
Ver 37 fotos
Sagardoa eta udako giro eguzkitsua, ezkontza perfektua
Ziortza Gazte Elkarteak eta Zumarte Musika Eskola izan dira Sagardo Egunaren 42. edizioari hasiera emateko hautatutako eragileak
A. Urbieta
Domingo, 18 de mayo 2025, 19:35
Antolakuntzaz arduratzen den taldean erreleboa egon ostean, indarberrituta itzuli da Sagardo Eguna Usurbilera, eta jendetza bildu du bere 42. edizioan. Herritar askorentzat urteko egun bereziena dena ospatzeko eguraldi aproposagorik ezin zuten eskatu, gainera, usurbildarrek. Sagardo tragoak gustura hartzera gonbidatzen zuen giro eguzkitsu eta epela.
Aukera zabala osatu du horretarako Sagardo Egunaren Lagunak taldeak: 39 postu kokatuko zituen herriko hiru puntutan: frontoian, Askatasuna nahiz Dema plazetan. Herriko baserri nahiz sagardotegietako edariak dastatzeko aukera izan dute bertaratu zirenek, baita Gipuzkoako hainbat udalerritatik eramandakoak ere: Aiako Izeta eta Satxota; Andoaingo Mizpiradi; Astigarragako Alorrenea, Bereziartua, Etxeberria, Gurutzeta, Irigoien, Mendizabal eta Oyarbide; Azpeitiko Añota;Ereñotzuko Larre-Gain; Errenteriako Egiluze; Hernaniko Akarregi, Alberro eta Goiko Lastola; Lasarte-Oriako Otegi; Oiartzungo Ordo-Zelai; Tolosako Eguzkitza; eta Urnietako Altuna, Eula eta Oianume. Pintxo aukera ere ederra izan da, noski eguerdiko menua osatzeko.
Omenduak
Eguerdia baino lehen eman zaio hasiera festari eta herriko bi eragilek izan dute oholtza gainetik egunari gorazarre egiten dion lehen topa hori eskaintzeko ardura. Ziortza Gazte Elkarteak eta Zumarte Musika Eskolak 40 urte betetzen dituzte aurten eta euren lanari merezi duen aintzatespena eman nahian Sagardo Egunari ekiteko hautatu zituzten antolatzaileek. Hala Aitor Bautista eta Eider Goikoetxea, bi elkarteen izenean, oholtza gainera igo eta lehen botilak irekitzeko ohorea izan dute. «Eskerrik asko Usurbil! Gora Usurbilgo Sagardo Eguna!» ohikatuz bete dute erritua.
Eguerdiko giro paregabeari musikak hartu dio erreleboa arratsalde partean Elektrotxorongo Elektrotxaranga aritu zen Usurbilgo kaleetan zehar giro berotuz. Aurretik, botatzaileen bazkaria burutu da Udarregi ikastolan.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.