Borrar

Usurbil

Pediatria zerbitzu «eskaintza murriztua» salatzeko mozioa eta kontzentrazioa

El Diario Vasco

usurbil.

Astelehena, 22 iraila 2025, 20:21

Comenta

«Ia bost hilabetez Usurbilgo Osasun Zentroan pediatria-kontsultarik eskaini gabe egon ondoren, denbora tarte horretan Donostialdea ESIko arduradunen aldetik zerbitzua berraktibatzeko inolako keinurik jaso gabe, irailaren 22an, berriro hau martxan jarriko dela ezagutu dugu. ordutegi murriztuan, zehazki, 3 ordu eta erdiko zerbitzua», eman zuen atzo ezagutzera Usurbilen Pediatra orain plataformak. «Irtenbide bat izatetik urrun, Usurbilgo gurasook uste dugu, neurri hau, Osakidetzako arduradunek ezarri nahi duten murrizketa ezkutu bat dela, eta gure seme-alabek osasun publiko, hurbila eta kalitatezkoa izateko duten eskubidea urratzen jarraitzen duela», salatu du. «Osasuna ezin da 'erdizka' eskaini. Usurbilgo Osasun Zentroan pediatria kontsulta zerbitzua murrizteko erabakia gure seme-alaben eskubideekiko errespetu falta garbia da», nabarmendu dute.

Hori dela eta, Usurbilgo familien izenean mozio bat aurkeztu dute udaletxean eta herritar guztiei deia egiten diete deitutako mobilizazioetan parte hartzera. «Ez bakarrik gure Osasun Zentroan herriko haur eta familien beharrak %100ean beteko dituen pediatria-zerbitzu duina eskatzeko, baizik eta, oro har, Osakidetzako arduradunei osasun publiko sendo eta hurbilaren aldeko apustu irmoa eskatzeko».

Mobilizazioa ostegunerako,hilaren 25erako deitu dute. 18:00etan. «Udalbatzarra ordu horretan hasiko da, eta amaitzean kontzentrazioa egingo da Usurbilgo udaletxearen aurrean»

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pediatria zerbitzu «eskaintza murriztua» salatzeko mozioa eta kontzentrazioa