Borrar
Kiroldegiak partzialki irekiko ditu gaur ateak. UDALA

Usurbil

Oiardo kiroldegia partzialki irekiko da asteazken honetna ohiko ordutegian

Airearen kalitatea neurtu zen astearte goizean, eta emaitza onak izan zirela diote udaletik

A. M.

Usurbil.

Asteartea, 2 iraila 2025, 20:14

Comenta

Sutea gertatu zenetik astebetera, gaur irekiko da, par-tzialki, Oiardo kiroldegia, ohiko ordutegian, atzo goizean egindako azterketen ostean. Udaleko Hirigintza buruak irekitzearen aldeko txostena egin du, eta Quiron Prevencion enpresak airearen kalitatea neurtu eta ona dela ebatzi du. Hala, suteak gutxien kaltetutako eremuak irekiko dira: pista, gimnasioa, tatamia, kanpoko zelaia, rokodromoa, squasha eta, oro har, lehorreko ikastaroetarako erabiliko diren aretoak. Beheko solairuko aldagelak erabiltzeko aukera izango da. Gainerako eremuak birgaitzeko lanean jarraituko da, kiroldegia erabat erabilgarri egon dadin ahalik eta azkarren, baina gehien eragindako eremuak birgaitzeak luze joko du.

Pixkanaka, egunerokotasuna berreskuratzeko lanean ari dira kiroldegian. Iraila izanik, ikasturte berriko ikastaroetan izena emateko garaia da; saunako suteak, ezinbestean, ondorioak izango ditu uretako ikastaroetan, eremu berean kokatzen baitira igerilekuak. Oraingoz, uretako ikastaroen izen-ematea etetea erabaki da: orain arte izena eman dutenen zerrenda gorde, eta berriz irekiko da epea, ikastaroak egiteko baldintza egokiak daudenean. Aretoko ikastaroen kasuan, ohiko prozedura jarraituko da, eta irailaren 10era arte egongo da izena emateko aukera.

Igerilekuko eremua birgai-tzeak luze joko du. Hori dela eta, Kirol sailak gogoratu du Burun-tzaldeko zein Kirol Txartela Mugiment sareko kiroldegiak erabiltzeko aukeraz gain, haietakoren bateko ikastaroetan izena emateko aukera ere badagoela. Lasarte-Oriako kiroldegiaren kasuan, irailaren 10era arte dago irekita izena emateko epea; Andoainen kasuan, izen-ematea itxita badago ere, hutsik gelditutako plazak betetzeko aukera dago oraindik ere.

Airearen neurketak

Erre usaina joatea kosta egingo da; hilabeteak pasatu daitezke. Horregatik, partzialki bada ere, kiroldegia ahalik eta azkarren ireki ahal izateko, udalak Quiron Prevencion enpresari eskatu dio airearen kalitatea neur dezan, baldintza egokiak dauden edo ez jakiteko — enpresa hori ardura-tzen da udal-langileen preben-tzioaz— : gaur goizean, asteartea, egin ditu neurketak, eta emai-tzak onak izan dira. Udaleko Hirigintza buruak ere azterketa propioa egin du, eta par-tzialki ireki-tzearen aldeko txostena egin du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oiardo kiroldegia partzialki irekiko da asteazken honetna ohiko ordutegian

Oiardo kiroldegia partzialki irekiko da asteazken honetna ohiko ordutegian