Usurbil
Donostiako Klasikoa bi aldiz pasatuko da Usurbildik eta AginagatikGoizean, Donostiatik Oriora bidean, pasatuko dira txirrindulariak eta arratsaldean, berriz, Oriotik Donostiara
A. M.
Usurbil.
Asteazkena, 26 uztaila 2023, 21:09
Donostiako Klasikoa bi aldiz pasatuko da Usurbildik eta Aginagatik, larunbatean. Hori dela eta, ohiko mozketak izango dira N-634 errepidera sartzeko: mozketa bat goizean izango da, eta bestea, arratsaldean.
Goizean, Donostiatik Oriora bidean, 11:25ean pasatuko dira txirrindulariak, eta mozketa, gutxi gorabehera, 11:00etatik 11:45 bitarte izango da.
Arratsaldean, berriz, Oriotik Donostiara, berriz, lehenengo txirrindulariak 16:15 inguruan pasatuko direla aurreikusten da. Beraz, 15:45 eta 17:00 bitartean izango da arratsaldeko mozketa.
Urdaiagako festak
San Estebango Jai Batzordeak antoaltuta, Urdaiagako festak ospatuko dira abuztuaren 3tik 6ra. Abuztuak 3an, osteguna, goizeko 10:00etan txupinazoa izango da eta ondoren, 11:00etan Meza. Jarraian, dantzariak eta patxintxi banaketa. Indarrak hartuta, buruhandiak aterako dira umeen gozamenarako.
Arratsaldean 18:30etik aurrea helduen jolasak antolatu dira eta gaualdean, Akerra gaztetxea irekita egongo da.
Hurrengo egunean, abuztuak 4, ostirala, arratsaldeko 15:30ean mus txapelketako izen-ematea. Ondoren, 16:00etatik aurrera, musean jokatuko dute izena eman duten bikoteek. Amaitzean, buruhandiak aterako dira.
Ondoren, 20:00etan, patata tortilla txapelketari emango zaio hasiera. Hau bukatutakoan, gaueko 21:00etan herri afaria egongo da. Bakoitzak berea, batzordeak edaria eta postrea. 23:00etan, bertsolariak hasiko dira kantuan eta 00:30ean, Gabezinekin erromeria.
Abuztuaren 5ean, goizeko 11:30ean, umeen ekintzak antolatu dira. Arratsaldeko 13:30ean, umeen bazkaria, jai batzordekoen eskutik izango da. Gero, 6:00 Umeentzako tailerrak eta buruhandiak antolatu dituzte. 21:00, afaria. Txartela aldez aurretik erosi beharko da. Jarraian, Ameba eta Kristonak taldeekin kontzertua. Amaitzean, jolasak.
Jaietako azken egunean, abuztuak 6, igandea, goizeko 11:00etan ibilaldi neurtua antolatu dute.
Ibilaldi neurtuko partaideak etorri ahala, hamaiketakoa (salgai). Partaide guztiak itzultzean, sari-banaketa egingo da. Jaien amaiera ondoren izango da.