Usurbil
Dirulaguntza ebazpenak argitaratu ditu udalakAbuztuaren 14ra arte egongo da alegazioak aurkezteko epea
El Diario Vasco
USURBIL.
Astelehena, 31 uztaila 2023, 21:56
Aisialdiko begirale eta zuzendari eta euskara ikastaroak egin dituztenentzako dirulaguntza ebazpenak argitaratu ditu udalak. Aditzera eman dutenez «hamar laneguneko epea irekiko da alegazioak aurkezteko: abuztuaren 14a izango da horretarako azken eguna, eta alegaziorik ez bada, ebazpenak behin betiko bihurtuko dira».
Aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroan, hamar lagunek eskatu dute dirulaguntza, eta guztiak izan dira onuradun. Guztira, 1.730 euro banatuko ditu udalak lerro honen bidez. Kasu honetan, onuradunek 2025eko uztailaren 31 baino lehen helarazi beharko diote udalari titulua eskuratu izanaren agiria.
Euskara ikastaroan berriz, 51 herritarrek eskatu dute dirulaguntza, eta, kasu honetan ere, guztiak izan dira onuradun. Guztira, 24.473,35 euro banatuko ditu udalak lerro honen bidez.