Borrar

Orio

Zuhegan Oriok partida zaila izango du gaur Berangon

A. E.

ORIO.

Ostirala, 17 urria 2025, 20:49

Comenta

Zuhegan Orio senior mailako eskubaloi taldeak partida zaila du gaur arratsaldean Berangon, bertako Berango-Urduliz eskubaloi taldearen aurka. Norgehiagoka 16:30ean hasiko da, Berangoko kiroldegian. Bi taldeak garaipenarekin eman diote hasiera denboraldi berriari. Ander Agoteren neskak zarauztarren aurka eta Berangok Bermeon irabazi zuen.

Euskal Ligako kadete eta jubenilek, bestalde, bihar hasiko dute denboraldi berria, biak Zarautzen. Kadete mailako Zipri Orio Eragin taldeak goizeko 09:45ean jokatuko du eta jarraian jubenil mailako DHmen Zipri Orio taldearen txanda, bi partidak Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zuhegan Oriok partida zaila izango du gaur Berangon