Borrar
Zuhegan Orio taldeak hiru partida jokatu eta hiru garaipen. ORIO ERAGIN

Orio

Zuhegan Orio taldeak sendo hasi du denboraldi berria

Igandean hirugarren garaipena lortu zuen, Irauli Bostekori 34-18 irabazi ostean

A. E.

ORIO.

Astelehena, 27 urria 2025, 20:22

Comenta

Senior mailako Zuhegan Orio eskubaloi taldeak denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen 34-18 irabazi ostean Irauli Bostekori, igande eguerdian Karela kiroldegian.

Ander Agotek entrenatzen duen taldeak atsedenaldirako ongi bideratuta zuen partida (18-13) eta bigarren zatian bost gol bakarrik jaso zituzten. Goleatzaile onenak: Maialen Ortiz de Guinea (8), Ametsa Furundaren (6) eta Intza Mayoz (6) izan ziren.

Euskal Ligako taldeei dagokionez, DHmen Zipri Orio jubenil taldea 32-21 nagusitu zen Basauriren aurka. Estitxu Orbañanos (9) eta Maren Gonzalez de Txabarri (7) izan ziren gol gehien sartu zituztenak. Azkenik, kadeteek, Atxega Sukia Oriok ez zen aukerarik izan Basaurirekin (25-36). Malen Olaskoaga (5) eta Itxaso Ibarbia (5) izan ziren taldeko bi goleatzaile nagusiak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zuhegan Orio taldeak sendo hasi du denboraldi berria

Zuhegan Orio taldeak sendo hasi du denboraldi berria