Orio
Zaintzaren alorrean, gizonezkoei zuzendutako tailerraA. E.
orio.
Asteazkena, 15 urria 2025, 20:48
Orioko Udalak aurrera jarraitzen du herriko zaintzaren egoera lantzeko prozesuan, eta iaz bezala, gizonei zuzendutako tailer bat antolatu du. Hiru saio izango dira guztira. 'Zer aldatzen da gizonok zaintzea aukeratzen dugunean?' da tailerraren izenburua, eta Gorka Iriarte Lezaunek gidatuko du. 18:00etan hasita, bi orduko iraupena izango dute, eta Saregile Orioko Emakumeon* Etxean egingo dira saioak.
Lehen saioa, gaur
Gaur eskainiko dute lehen saioa, bigarrena azaroaren 13rako iragarri dute, eta hirugarrena eta azkena abenduaren 11rako.
Saioaren helburua da gizonek zaintzaren inguruan dituzten bizipenak eta gogoetak partekatzea, eta ondoren ariketa kolektibo horretatik ondorioak eta irakaspenak ateratzea. Informazio osagarria behar duenak Saregile Orioko Emakumeon* Etxeko arduradunekin harremanetan jarri besterik ez du. Bertan adieraziko dituzte tailerraren xehetasunak.