Orio
Zabalik Mintzalagun programan izena emateko epeaEuskara praktikatzeko modua da, eta egitasmoak euskara dakiten pertsonak, euskara ikasten ari direnekin elkartzen ditu
Antxon Etxeberria
ORIO.
Ostirala, 3 urria 2025, 20:15
Ikasturte berriarekin batera, abian da aurtengo Urola Kostako Mintzalagun programa. Egitasmoak euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariak) elkartzen ditu, astean ordubetez, euskaraz aritzeko. Euskara praktikatzeko modu bat da, doan eskaintzen dena.
Mintzalagun programa aukera ezin hobea da euskara praktikatu nahi, baina norekin egin ez dutenentzat. Aldi berean, oso egitasmo interesgarria da euskaraz lagun berriak egin eta euskara ikasten ari direnei lagundu nahi dieten herritarrentzat.
Zabalik da Mintzalagun programan parte hartzeko izen-ematea. Telefono eta helbide hauetara jo dezakezue argibideak jasotzeko eta izena emateko: Orioko euskaltegia, 625 485 215 telefono-zenbakira deituta, edo urolakosta@aek.eus helbidera idatzita.
Online taldeak
Aurrez aurre aritzeko aukeraz gain, urriaren amaieran online taldeetan parte hartzeko aukera ere zabalduko da.
Horrez gain, tarteka, aparteko jarduera osagarriak ere antolatzen dira programaren barruan: hitzaldiak, txangoak, irakurle-klubak...