Borrar
Martxel Larraza eta Joseba Olagarai etxalartarrak izango dira gaur arratsaldean Saregilen.

Orio

'Xerka' erakustaldia eta gaur arratsaldean solasaldia, Saregilen

Euskal landa-eremuko LGTBIQ+ komunitatearen istorioak eta erretratuak

Antxon Etxeberria

ORIO.

Asteazkena, 22 urria 2025, 20:09

Comenta

Orioko Udalak antolatuta, 'Xerka' erakustaldia eta solasaldia izango dira gaur arratsaldeko 19:00etan, Saregilen. Joseba Olagarai eta Martxel Larrazaren fotokazetaritza erakusketa astebete egongo da ikusgai, gaurtik datorren urriaren 30a bitartean. Izenburu osoa Xerka, euskal landa-eremuko LGTBIQ+ komunitatearen istorioak eta erretratuak.

Euskal Herriko landa-eremuko bost pertsonen bizipenak, hausnarketak eta sentsazioak partekatuko dira, askotariko erreferenteei ikusgarritasuna emanez, mezu bat transmitituko dute: euskal landa eremuan eta euskaraz posible dela queer izatea eta herrian bizitzea.

Honekin batera, argazki -erakusketa bat egongo da Saregilen, paisaiaren eta erretratuaren genero klasikoak uztartuz, subjektuaren eta haren ingurunearen arteko dialektika poetikoa proposatuz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Xerka' erakustaldia eta gaur arratsaldean solasaldia, Saregilen

'Xerka' erakustaldia eta gaur arratsaldean solasaldia, Saregilen