Orio
Senior mailako Zuhegan Orio taldeak bihar goizean Bilbon jokatuko duA. E.
orio.
Ostirala, 14 azaroa 2025, 19:57
Senior mailako Zuhegan Orio eskubaloi taldeak Bilbon jokatuko du bihar goizean, El Fango pabiloian bertako Dreyky San Adrian taldearen aurka.
Orainartean Ander Agotek prestatzen duen taldeak jokatutako partida guztiak irabazi ditu,lautik lau, eta hori Euskal Liga kategoria berria izanik beraientzat. Beste garaipen batekin jarraitu nahi dute eta horretan saiatuko dira bihar 11:30etik aurrera.
Ez dute arerio erraza izango; San Adrianek iaz maila galdu zuen eta orainartean bi norgehiagoka irabazi ditu eta beste bi galdu.
Kadete eta jubenilak
Euskal Ligako kadete eta jubenilei dagokionez, Atxega Sukia Orio kadeteek Karelan errepikatuko dute. Joan den asteburuan Bidasoa-Irun gainditu ostean gaur arratsaldeko 16:00etan Amaro Eraikuntzak Elgoibar izango dute arerio. Hau ere irabazteko moduko neurketa dirudi. Eta jarraian, 17:45etik aurrera, jubenil mailako DHemen Zipri Orio-Elgoibar.