Borrar
Pilotalekurik gabe, aurten bazkari herrikoia Karela kiroldegian izango da.

Orio

San Nikolasetako bazkari herrikoirako txartelak salgai

Herri bazkaria abenduaren 7an izango da eta tiketak turismo bulegoan eskuratu daitezke

Antxon Etxeberria

ORIO.

Osteguna, 27 azaroa 2025, 20:43

Comenta

Abenduaren 5etik 8ra ospatuko ditugu aurtengo San Nikolas festak. Orioko Udalak festa batzordearekin elkarlanean landu du egitaraua, eta gaur bertan argitaratuko da programa osoa. Era berean, Udalak atzo arratsaldean jarri zituen salgai herri bazkariko txartelak, turismo bulegoan.

Herri bazkaria abenduaren 7an egingo da, igandea, Karela kiroldegian, 14:30ean. Txartela erosteko momentuan, hamar laguneko talde bakoitzeko taldearen izena, bi arduradunen izen-deiturak eta telefonoak eman beharko dira, auzolanean herri-bazkaria antolatzeko. Horiez gain, edonork izango du aukera laguntzaileen lan-taldean izena emateko. Hala, arduradun horiek herri-bazkariaren egunean goizeko 10:00etan Karela kiroldegian egon beharko dute, muntaia lanetan laguntzeko. Parte-hartzaile ororen ardura izango da, beraz, otorduko lanetan laguntzea (mahaia jarri, hondakinak bildu...), festa denentzat gozagarriagoa izan dadin.

Aurten bi menu izango dira aukeran, helduena eta haurrena. Baina bi kasuetan, babarrunak sakramentuekin izango da plater nagusia. Helduek postrea, kopa eta kafea ere izango dute, 18 euroan; eta haurrek postrea, 10 euroan.

Intolerantziak edo dieta zehatzak jarraitzen dituzten pertsonek –beganoak, adibidez– izen-ematean jakinarazi beharko dute.

Mahaien erreserbak

Goizeko 10:00etan elkartu eta herri bazkariko muntaketa egindakoan, bertaratutako arduradunek haien taldeentzako lekua erreserbatzeko aukera izango dute. Herri bazkariko antolaketa honekin, festa batzordeak parte-hartze prozesuan egindako gogoetari erantzuna eman nahi izan zaio, auzolanean antolatutako herri-bazkari bat eginez.

Herriko gazte talde baten ekimenez, bazkalostean jolasak egingo dira kiroldegian. Jolas parte-hartzaileak izango dira, adin guztietako lagunei zuzendutakoak.

Parte-hartzaileen gutxigora -beherako kopurua jakiteko, bazkariko txartelak erosteko unean zehaztu beharko da taldeak jolasetan parte hartuko duen ala ez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Nikolasetako bazkari herrikoirako txartelak salgai

San Nikolasetako bazkari herrikoirako txartelak salgai