Borrar
Bi langile gradak desmontatzen. Astelehenean itxiko da frontoia.

Orio

Ospele pilota taldeko kideek azkenekoz erabiliko dute gaur arratsaldean frontoia

Pilota partidak jokatuko dira, 16:00etatik aurrera eta taldean aritzen diren neska-mutilek frontoia erabiltzeko azken aukera izango dute

Antxon Etxeberria

orio.

Ostirala, 7 azaroa 2025, 20:12

Comenta

Ospele pilota klubak antolatuta, haurren pilota partidak jokatuko dira gaur azkenekoz frontoian. Arratsaldean izango dira norgehiagokak, arratsaldeko n16:00etatik 18:30era, eta taldean aritzen diren neska-mutilek azken aukera izango dute egungo frontoia erabiltzeko. Astelehenean, hilak 10, frontoia erabat itxiko da eta ez da erabilgarri egongo. Datorren astean, Eraikiru SL enpresaren esku utziko du frontoiaren azpiegitura Udalak, eta aurreikuspenen arabera, datorren astean, instalazioen bajak tramintatuko dituzte eta eraisketa lanak hasiko dira. Lanek eragina izango dute herriguneko trafikoan, eta momentu batzuetan udaltzainak ariko dira trafikoa bideratzen, kamioien sartu-irtenak ondo kudeatzeko eta arazorik ez sortzeko. Horren berri aurrerago emango du Udalak.

Udalak urrian jakinarazi zuen frontoiko hainbat elementu berrerabiltzeko asmoa, eta besteak beste, frontisa desmuntatzeko saiakera egingo du.

Horrez gain, beste hainbat material jasotzeko aukera eman zitzaien herritarrei, eta dozena erdi bat lagunek azaldu zuten interesa. Udala dagoenekoz haiekin harremanetan jarri da, eta egun hauetan bideratu da jasoketa eta entrega.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ospele pilota taldeko kideek azkenekoz erabiliko dute gaur arratsaldean frontoia

Ospele pilota taldeko kideek azkenekoz erabiliko dute gaur arratsaldean frontoia