Borrar
Ohorezko jubenil taldeak bihar eguerdian jokatuko du. ETXEBERRIA

Orio

Oriokok ez du partida erraza izango gaur Tolosaren aurka

Mendibeltz zelaian jokatuko dute San Miguelen mutilek 17:00etatik aurrera

Antxon Etxeberria

ORIO.

Ostirala, 28 azaroa 2025, 20:46

Comenta

Oriokok gaur arratsaldeko 17:00etan Mendibeltz zelaian Tolosaren bisita jasoko du ohorezko erregional mailako 12. jardunaldian. Azken bi porroten ondoren, partida benetan garrantzitsua izango da Igor San Miguelek entrenatzen dituen mutilentzat, izan ere sailkapenean arnas pixka bat hartzeko, puntuak batu beharrean dago. Oriokok 11 puntu ditu eta Tolosak 16, beraz, badakite ez dela partida erraza izango.

Aurretik, 15:00etan, Erregionaleko taldeak Axular izango du arerio.

Bihar goizean beste bi partida jokatuko dira; 10:00etan, lehen kadete mailako Orioko B- Santo Tomas Lizeoa eta, jarraian, 12:00etan, ohorezko jubenil mailako Orioko-Arrupe jokatuko da. Irabazi ezkero, hirugarren postua sendotuko lukete.

Beste talde guztiek kanpoan jokatuko dute. Neskek gaur 17:30ean Oñatin Debagoiena Bailararen aurka. Lehen talde kadeteak, berriz, 15:00etan, Donostiako La Salle zelaian, Igaltegi taldeari egingo dio bisita. Oriotarrak lidertzan jarraitu nahi dute eta beste hiru puntuak lortzeko asmoarekin aterako dira zelaira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oriokok ez du partida erraza izango gaur Tolosaren aurka

Oriokok ez du partida erraza izango gaur Tolosaren aurka