Borrar
Treba programaren bidez, gazteei zuzenduriko ikastaroak izango dira.

Orio

Lan mundurako eta bizitzarako trebetasunen inguruko bi saio eskainiko dira azaroan

17 eta 24 urte arteko gazteei zuzendurik daude Foru Aldundiaren Treba programaren bidez

Antxon Etxeberria

orio.

Astelehena, 27 urria 2025, 20:22

Comenta

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria departamentuko Treba programaren bidez, bi ikastaro emango dira Orion azaroan, 17 eta 24 urte arteko gazteei zuzendutakoak biak: 'Bizitzarako trebetasunak' saioa azaroaren 5ean; eta 'Lan-mundurako gaitasunak eta baliabideak', azaroaren 12an.

Azaroaren 5ean, 'Bizitzarako trebetasunak' ikastaro praktikoa egingo da Salatxo aretoan, 17:30ean hasita. Saio honen helburua da gazteei tresnak eskaintzea garapen pertsonalari eta profesionalari lotutako bidean aurrera egin dezaten. Horretarako, autonomia pertsonala bilatzeko eta aberasteko baliabide praktikoak landuko dira, eta helduaroko erronkei aurre egiteko tresnak eskaini.

Saio praktikoa izango da, eta edukien azalpen orokorraren ondoren, gazteen parte-hartze aktiboa sustatuko da dinamika ezberdinen bidez. Powering Education elkartea arduratuko da saioa gidatzeaz, eta hiru orduko iraupena izango du. Izen-ematea zabalik dago.

Lan-mundurako gaitasunak

Azaroaren 12an, bestetik, eremu profesionaleko erronkei aurre egiteko gaitasunak landuko dira, hala nola, talde-lana, komunikazioa, lidergotza, proaktiboa izatea, erronken ebazpena... Enplegua lortzeko bidean, ekimen ezberdinek eta barne-ekintzailetzak duten garrantzia azalduko zaie gazteei, eta saio praktiko eta dinamikoa izango da.

Taldeko dinamikak ez ezik, banakako lanketak ere egingo dira, gazteen motibazioa eta jakin-mina pizteko, eta lan-mundura jauzi egiteko material pertsonalak sortzen ikasiko dute. Saioa leku eta ordu berean izango da, eta izen-ematea, udaleko web orriko galdetegia beteaz egin behar da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lan mundurako eta bizitzarako trebetasunen inguruko bi saio eskainiko dira azaroan

Lan mundurako eta bizitzarako trebetasunen inguruko bi saio eskainiko dira azaroan