Borrar

Orio

Jarri dira eskuragai, 'Satiro' antzezlanerako gonbitak, Turismon

Xanti Agirrezabala, aktore azpeitiarrak urriaren 17an antzeztuko du lana, kultur etxean

A. E.

ORIO.

Asteazkena, 8 urria 2025, 20:25

Comenta

Xanti Agirrezabalak 'Satiro' antzezlana eskainiko du urriaren 17an, ostiralarekin, kultur etxean. Saiora joateko ezinbestekoa izango da aldez aurretik gonbita eskuratzea, eta horiek turismo-bulegoan jarri ziren eskuragai atzo arratsaldean bertan.

Obraren sinopsiak honela dio: «Zer da satiroa? Sexu-instintu gordinenak irudikatzen dituen izakia. Gizonezko lizun, likits, zantar eta haragikoia. Basoetako jeinua, erdi gizona erdi animalia, giza enborra eta aurpegia, aker-zangoak, adarrak eta isatsa zituena. Ardoa edaten, jostatzen eta dantzan ibiltzen zena».

Agirrezabala aktore azpeitiarrak mitologiako pertsonaia interpretatuko du taula gainean, eta izaki lotsagabearen paperetik, ikus-entzuleei zuzenduko zaie, haien instintu gordinenak bistaratzeko. Emanaldia iluntzeko 21:00etan hasiko da, esan bezala, kultur etxean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jarri dira eskuragai, 'Satiro' antzezlanerako gonbitak, Turismon