Borrar

Orio

Ireki Begik elkarteak neguko arropa biltzeko deialdia egin du

Bihar eta etzi, hilaren 14an eta 15ean, herriko plazan jarriko dute bilketa egiteko postua

A. E.

ORIO.

Asteazkena, 12 azaroa 2025, 20:46

Comenta

Egoera zaurgarrian dauden herritarrei neguari aurre egiten laguntzeko, Ireki Begik elkarteak neguko arropa eta materiala biltzeko deialdia egin du.

Nagusiki, gizonezkoentzako arropa eta oinetakoak jaso nahi dituzte, baita mantak, lo-zakuak eta material termikoa ere. Bihar eta etzi, hau da, azaroaren 14an eta 15ean herriko plazan jarriko dute bilketa egiteko postua, bihar, ostirala, 17:00-20:00 artean, eta larunbatean, 11:30-13:30 artean.

Egoera onean dagoen arropa eta materiala bakarrik jasoko dute, eta SOS Arrazakeria elkartera bideratuko dute, haien bidez banaketa egiteko. Informazio gehiago behar izanez gero, ondokoa izango da elkartearen posta elektronikoa: irekibegik@ gmail.com.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ireki Begik elkarteak neguko arropa biltzeko deialdia egin du