Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Orio

Iraileko bilkura udalbatzarrean, zazpi gai jorratuko direlarik

Gaur arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da

A. E.

ORIO.

Asteazkena, 24 iraila 2025, 20:49

Comenta

Iraileko bilkura gaur arratsaldeko 19:30ean, udaletxeko udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean, zazpi gai aztertuko direlarik. Hasteko, onartzea, egoki bada, Ordenantza Fiskalen eta bere Eranskinaren aldaketaren proposamena, eragina 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena; era berean, 2026 urteko egutegi fiskala onartuko da; jarraian, Taxiaren Gipuzkoako Elkarteak aurkeztutako proposamena 2026ko auto-taxien hiri barruko tarifei buruz. Ondoren, lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 8/2025 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari; segidan, AEKren proposamena aztertuko da euskaltegiko tasen inguruan; Seigarren puntuan, onartzea, egoki bada, musika eskolako langileen lanaldiak Udalhitzek xedatutakoaren arabera egokitzea. Bukatu aurretik, onartzea, egoki bada, antzinatasunagatiko opor-egun gehigarriak ezartzea eta, azkenik, eskari eta galderen txanda

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iraileko bilkura udalbatzarrean, zazpi gai jorratuko direlarik