Orio
Herrio natur taldeak haziak banatuko dituDatorren larunbatean, azaroaren 8an, Herriko Plazan jarriko dute mahaia, 11:00etatik 13:30era
Urteroko ohiturari jarraituz, Herrio natur taldeak Euskal Herriko zuhaitzen haziak banatuko ditu azaroaren 8an, hau da, datorren larunbatean. Herriko Plazan jarriko dute mahaia, 11:00etan, eta bertan izango dira 13:30 arte.
Ekimen horren bitartez, Herrio taldeak herritarrak sentsibilizatu nahi ditu bertako zuhaitz espezieak zaintzearen garrantziaz. Banaketaren helburua da herritarrek zuhaitz-hazi horiek etxean ereitea eta, landaretxoa sortzen denean, kanpoan landatzea, toki egoki batean.
Euskal Herriko zuhaitzak
Euskal Herriko zuhaitzen haziak dira Herrio taldeko kideek banatuko dituztenak: lizarra, gaztaina, artea, haritza, elorri zuria, gorostia, astigarra... Eta taldeak Orion duen mintegitik zein partikularrek emandako hainbat zuhaixka ere banatuko dituzte.