Borrar

Orio

Hegaluzea enbotatzen ikasteko erakustaldiaren bideoa ikusgai

Antxon Etxeberria

orio.

Osteguna, 30 urria 2025, 20:29

Comenta

Urriaren 3tik 5era ospatu zen herrian Parrilla Festaren lehen edizioa, eta jardueren artean, hegaluzea nola enbotatzen den ikasteko saioa egin zen igande goizean, plazan. Nieves Arruti eta Jose Mari Gozategi igo ziren oholtzara, eta Aiora Larrañagak lagunduta, prozesuaren nondik norakoak azaldu zizkieten ikus-entzuleei.

Hegaluzea enbotatzeko ohitura oso zabalduta dago Orion, eta asko dira urtero-urtero arraina prestatzeko biltzen diren familiak edo lagun taldeak.

Ohitura horri jarraipena emateko eta prozesua ondo egiteko gakoak ezagutzeko antolatu zen aurkezpena, eta Udalak grabatu egin zuen zuzenekoa, saio praktiko gisa balio handia duelako. Orain bideoa Udalaren Youtubeko kanalean dago ikusgai, interesa duenarentzat.

Parrilla Festaren, orohar oso balorazio onak jaso dira formatuari eta antolakuntzari lotuta, eta Udalak eskerrak eman nahi dizkie beste behin ekimenean parte hartu zuten eragile eta herritar guztiei.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hegaluzea enbotatzen ikasteko erakustaldiaren bideoa ikusgai