Borrar

Orio

Haurrak eta gazteak irakurzaletzen laguntzeko tailerra urrian

A. E.

orio.

Astelehena, 13 urria 2025, 20:26

Comenta

Udalak Orioko guraso eta irakasleei zuzendutako tailerra antolatuko du urrian, haur eta gazteen irakurzaletasuna sustatzeko eta euskal literatura ezagutarazi eta maitatzeko. Bi saio izango dira, urriaren 21ean eta 28an, eta parte hartu nahi duten herritarrek aurrez izena eman beharko dute liburutegian, bi saioetarako.

Hauxe da saioaren izenburua: Nola lagundu haurrari irakurzaletzen? Galdera horretatik abiatuta, haurrentzako liburu egokiak aukeratzeko gomendioak emango ditu Yolanda Arrietak, eta gaztetxoak zaletzeko aholkuak.

Parte-hartzaileek haur literaturako liburu asko ezagutzeko aukera izango dute eta irizpideak eta tresnak jasoko dituzte.

Bi orduko saioak

Bi orduko bi saio ireki izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, eta haurrekin harreman zuzena duten gurasoei, irakasleei, liburuzainei... zuzenduta egongo dira, bereziki.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haurrak eta gazteak irakurzaletzen laguntzeko tailerra urrian