Orio
Haur eta gazteak irakurtzen laguntzeko tailerraren lehen saioaGaur arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, liburutegian izango da Yolanda Arrietarekin
A. E.
orio.
Astelehena, 20 urria 2025, 20:36
Udalak Orioko guraso eta irakasleei zuzendutako tailerra antolatu du, haur eta gazteen irakurzaletasuna sustatzeko eta euskal literatura ezagutarazi eta maitatzeko. Bi saio izango dira, lehenengoa gaur bertan eta bigarrena urriaren 28an (datorren asteartea).
Hauxe da saioaren izenburua: Nola lagundu haurrari irakurzaletzen?. Galdera horretatik abiatuta, haurrentzako liburu egokiak aukeratzeko gomendioak emango ditu Yolanda Arrietak, eta gaztetxoak zale-tzeko aholkuak. Parte-hartzaileek haur-literaturako liburu asko ezagutzeko aukera izango dute eta irizpideak eta tresnak jasoko dituzte.
Bi orduko saio irekiak izango dira, 17:00etatik 19:00etara, eta haurrekin harreman zuzena duten gurasoei, irakasleei, liburuzainei... zuzenduta egongo dira, bereziki.
Parte hartu nahi duten herritarrek liburutegian eman dezakete izena.