Orio
'Harri Herri' kirol saioa grabatuko dute bihar eguerdian, Herriko PlazanA. E.
ORIO.
Ostirala, 21 azaroa 2025, 20:20
Harri-jasotzaile saioa egingo dute bihar, igandea, Orioko plazan, eta 'Harri Herr'i telebista saiorako sailkapen proba da. Laugarren denboraldia du saioak, eta ETB1en emango dute azaroaren 30ean, arratsaldeko 16:00etan. Euria eginez gero, kiosko barruan egingo dute saioa.
Harri baldarrekin
Eguerdiko 12:00etan hasiko da proba, eta kirolari bakoitzak programarako espreski sortu diren harri baldarrak erabiliko ditu. Emakumezkoenak 73,5 kg ditu eta gizonezkoak 132,15 kg. Guztira bost emakume eta zazpi gizonezko arituko dira lehian. Ondorengoak izango dira: Elene Ostolaza, Ane Atxutegi, Alba Zubiria, Ane Cestau, Lierni Osa, Gorka Etxeberria, Xabier Aranburu, Jokin Eizmendi, Mikel Marijuan, Beñat Telleria, Jon Marijuan eta Oskar Aguas harrijasotzaileak.
Saioa irekia da, ez da ordaindu behar, beraz zaletu eta herritarrei, harrijasotzaileak animatzera plazara hurbiltzeko deia egiten zaie. Ikuskizuna bermaturik dago.