Orio
Gaur iluntzeko txupinazoak zabalduko ditu aurtengo San Nikolas jaiakSan Nikolas festetako lau egunetan kalez kale ibiliko dira buruhandi eta erraldoiak, musikariak lagunduta
Antxon Etxeberria
ORIO.
Osteguna, 4 abendua 2025, 19:49
Gaur ostirala, abenduak 5, zabaltzen dira astelehena bitartean jarraituko duten San Nikolas festak. Txupinazoa iluntzeko 20:00etan jaurtuko da udaletxeko balkoitik, baina, lehenago ere, izango da ekitaldirik. Honela, goizeko 10:30etik aurrera, nahi duten jubilatu guztiei doako hamaiketakoa eskainiko zaie Zaharren Babeslekuan; arratsaldeko 18:30ean, erraldoien eta buruhandien kalejira aterako da txistulariek lagunduta eta ilun-tzeko 19:00etan, Usurbilgo Ondozein elektrotxaranga, Herriko Plazatik abiatu eta Endaia plaza, Aritzaga kalea eta Herriko Plaza bitarteko ibilbidearekin. Jaien irekieraren txupinazoaren ondoren, txosnak zabalduko dira eta jarraian berriz elektrotxaranga; 20:15ean, Herriko Plazan, Laprast taldearekin erromeria hasiko da. Bizkaiko talde honek Euskal Herriko kanta ezagunenak plazaratzen ditu, zaharrak eta berriak, belaunaldi ezberdinak dantzan jartzeko prestatutako errepertorio zabalarekin. Eta Laprast taldearen ondoren, gauerdian DJ Xanta arituko da musika pintxatzen.
Biharko San Nikolas eguneko egitaraua 3x3 saskibaloi txapelketarekin zabalduko da, Karela kiroldegian.
Pello eta Nikolasa eta kalejirak
Jaien egitaruaren barne, Pello eta Nikolasa erraldoiak eta herriko buruhandien konpartsak protagonismo berezia izango dute, kalez kale ibiliko dira egunero. Ez hori bakarrik: herria girotuko duten txaranga, elektrotxaranga eta kantujirak ere izango ditugu goiz eta arratsaldetan. Eguraldiaren arabera, baliteke ibilbideak egokitu behar izatea. Gaur ostirala, 18:30etik aurrera, erraldoi eta buruhandien eta txistulariekin kalejira izango da, Ondoezik elektrotxarangaren aurretik.
Bihar, larunbata, 17:00etan erraldoi eta buruhandien kalejira kultur etxean hasiko da, Eusko Gudari, Pelotari, Iturbide, Kale Nagusia eta Herriko Plaza ze-harkatuz. Igandean, berriz, eguerdiko 12:30etik aurrera, poteo musikatua egongo da Kantu Salda taldearekin: Aritzaga kalea, Herriko Plaza, Eusko Gudari, Arrantzale eta Kiroldegian. Arratsaldez ere, 18:30etik aurrera, kalejira izango da herriko txarangarekin. Ibilbidea: Kiroldegia, Balea, Arrantzale, Abeslari, Eusko Gudari, Herriko Plaza, Ibai Ondo, Aita Lertxundi, Aritzaga eta Herriko Plazan.
Eta era berean, astelehenean, 17:00etatik aurrera, erraldoi eta buruhandien kalejira kultur etxea, Eusko Gudari, Arrantzale, Baxoalde, Palota, Balea, Arrantzale, Abeslari, Eusko Gudari eta Herriko Plazan zehar.