Borrar
Antolatutako ekitaldi gehienak Goiko kaleko Pilliku Plazan egingo dira.

Orio

Ostiral eta larunbatean, Goiko Kaleko festak

Osteguna, 9 urria 2025, 20:24

Comenta

Bertan bizi diren gazte talde batek bultzatuta, Goiko Kaleko festak ospatuko dira ostiral eta larunbatean, herritar guztiei gonbita luzatzen dietelarik bertaratu eta egitarauko ekimenetan parte hartzera. Ekintza guztiak Pilliku plazan izango dira.

Ostiralean arratsaldeko 18:00etan emango diete hasera, erraldoi eta buruhandiak, bonbo-tronpetarekin, Herriko Plazatik Pillikura igoko direlarik; txupinazoa 18:30ean jaurtiko da eta ordu berean, aurpegi margoketa izango da umeentzat, Txurrumuskiren eskutik eta, Ikastolako ikasleen eskutik, pintxo potea. Gaurko eguna bukatzeko, 20:30etik aurrera, kontzertu akustikoa Herena taldearen eskutik.

Larunbatako egitaraua goizeko 11:00etan zabalduko da, herri kirol saioarekin musika eskolaren eraikinaren behealdean, Joseba Ostolazaren eskolako kirolarien eskutik. Ondoren, bizikleta lehia umeentzat; 12:30ean, xilografia tailerra; kamiseta zuria eraman behar du norberak, ondoren gustuko irudia xilografiatzeko. Jarraian, 14:00etan, Goiko Kaleko herri bazkaria, parkean. Txartelak, 15 eurotan, Saregilen eta Kutixi kafetegian daude salgai. Bazkaloste musikatua eta haurrentzat eskulanak izango dira jarraian eta, 18:00etan, txapel jaurtiketaren desafioa Pilliku plazan; 18:30tan, talo-jana Zaraguetako ikasleen eskutik eta bukatzeko, 21:00etan, kontzertua Hereje Fighters talde oriotarrarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ostiral eta larunbatean, Goiko Kaleko festak

Ostiral eta larunbatean, Goiko Kaleko festak