Borrar
Kandido Uranga eta Inazio Tolosak aurkeztuko dute ikuskizuna.

Orio

'Gabriel Arestirekin' antzezlana ikusteko gonbidapenak, turismo bulegoan eskuragai

Antzezlana datorren larunbatean izango da, hilaren 25ean, Kultur Etxean, eta sarrera doakoa da

Antxon Etxeberria

ORIO.

Ostirala, 17 urria 2025, 20:49

Comenta

Kandido Urangak eta Inazio Tolosak 'Gabriel Arestirekin' antzezlana aurkeztuko dute Orioko Kultur Etxean urriaren 25ean, datorren larunbatean. Sarrera doan da, baina gonbidapenak eskuratu beharko da turismo bulegoan.

«Dena esana dago, baina ez nik esana» zioen Angel Errok, bere poema batean. Gabriel Arestirekin ikuskizunak bi osagai ditu. Batetik, Pedro Alberdik idatzitako Gabriel Aresti Eibarren fikzio-lanean oinarritzen da. Gabriel Arestik Eibarren lan egin zuen garaia aitzakiatzat hartuta, haren egunerokotasunaren hiruzpalau ordu berreraiki zituen idazle eibartarrak, ipuin eder batean. Antzezlan honen zuzendariek ipuin hori egokitu eta moldatu dute, antzerki moduan erakusteko. Bestetik, Gabriel Arestiren Harri eta herri liburuko Q letrari dagokion Profeta bati izeneko poema errezitatzen dute. Liburua argitaratu zenetik 60 urte igaro badira ere, poema horren giroa eta espiritua erraz lotu daitezke gaur egungo egoerarekin eta gizartearekin.

Poesia herriarentzat

Poesia herriarentzat egina dela aldarrikatzen du Arestik. Herriak bere hitzak barneratzea nahi du, mailukadaka bada ere. Hitz horiek bizirik diraute, eta hori gogorarazi nahi digu Gabriel Arestirekin ikuskizunak, antzezleen tresnekin (ahotsa, gorputza, musika, sormena) eta esperimentatzeko bulkadarekin sortutako antzezlanak.

Antzezlana 19:00etan hasiko da, eta gonbidapenak turismo bulegoan jaso daitezke, zabalik dagoen orduetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Gabriel Arestirekin' antzezlana ikusteko gonbidapenak, turismo bulegoan eskuragai

'Gabriel Arestirekin' antzezlana ikusteko gonbidapenak, turismo bulegoan eskuragai