Borrar

Orio

Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko azken eguna gaurkoa

A. E.

orio.

Osteguna, 9 urria 2025, 20:24

Comenta

Udalak urtero ematen ditu euskara ikasteko dirulaguntzak, eta 2024-25 ikasturtean helduentzako euskalduntze- eta alfabetatze-ikastaroak herritik kanpo egin dituzten oriotarrak dira dirulaguntzen onuradunak. Jakinarazi, dirulaguntzak eskatzeko azken eguna gaurkoa dela.

Diruz lagunduko diren ikastaroak hauek dira: Oriotik kanpoko euskaltegi homologatuetan egindakoak, baldin-eta ikastaro horiek Orion eskaintzen ez badira. Orioko euskaltegian ikastaro horren eskaintza egiten bada, ez dute dirulaguntza jasoko. Orioko euskaltegian ikasten duten herriko ikasleek, bestalde, ez dute deialdi honen bidez dirulaguntzarik jasoko, herriko ikastaroen prezioa dagoeneko Udalak subentzionatua dago-eta.

Dirulaguntza jasotzeko, eskatzaileak Orion erroldatuta zegoela ikastaroak iraun duen bitartean; ikastaroaren ordainketa egina duela; beteta dauzkala bere zerga beharrak eta gutxienez, %80ko asistentzia izan duela frogatu behar ditu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko azken eguna gaurkoa