Borrar

Orio

Euskara ikastaroetarako dirulaguntzak

Urriaren 10a bitartean eskatu daitezke laguntzak

Asteartea, 29 uztaila 2025, 20:56

Comenta

Udalak urtero ematen ditu euskara ikasteko dirulaguntzak, eta deialdi baten bidez bidera-tzen ditu dirulaguntza horiek. 2024-25 ikasturtean eta 2025eko udan helduentzako euskaldun-tze- eta alfabetatze-ikastaroak herritik kanpo egin dituzten oriotarrak dira dirulaguntzen onuradunak. Diruz lagunduko diren ikastaroak hauek dira: Oriotik kanpoko euskaltegi homologatuetan egindakoak, baldin-eta ikastaro horiek Orion eskaintzen ez badira. Orioko euskaltegian ikastaro horren eskaintza egiten bada, ez dute dirulaguntza jaso-tzeko eskubiderik izango. Orioko euskaltegian ikasten duten herriko ikasleek, bestalde, ez dute deialdi honen bidez dirulagun-tzarik jasoko, herriko ikastaroen prezioa dagoeneko Udalak subentzionatua dago-eta.

Dirulaguntza jasotzeko, eska-tzaileak frogatu beharko du baldintza hauek betetzen dituela: Orion erroldatuta zegoela ikastaroak iraun duen bitartean; gutxienez, % 80ko asistentzia izan duela; ikastaroaren ordainketa egina duela; beteta dauzkala bere zerga-betebeharrak.

Eskabidea egiteko, nortasun agiriaren kopia, ikastaroa ordaindu izanaren egiaztagiria eta Euskaltegiak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko dira.

Errotuloak euskaraz

Era berean, errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza zabalik da. Errotulua euskara hutsez eta txukun idatzitakoa izango da (horretarako, dendariak Euskara Zerbitzuaren aholkua eska dezake). Errotulua euskaraz jartzeko Udalaren diru laguntza jaso duen pertsonak ezin izango du jaso, bost urteko epean, beste horrelako diru laguntzarik establezimendu bererako. Udalak kostuaren % 50 ordainduko dio dendariari; baina, gehienez ere, 340 eurokoa izango da laguntza. Hau da, norbaitek 1000 euro balio duen errotulua jartzen badu, jasoko duen diru laguntza ez da izango 500 eurokoa (% 50), baizik eta 340koa. Errotulua instalatuta dagoenean, dendariak instantzia bat bete eta errotuluaren fakturarekin batera Udaleko Euskara Zerbitzuan entregatu behar du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskara ikastaroetarako dirulaguntzak