Borrar

Orio

Emaitza hobea merezi arren, Orioko esku hutsik itzuli zen Lesakatik (1-0)

A. E.

orio.

Asteazkena, 29 urria 2025, 20:37

Comenta

Emaitza hobea merezi arren, Oriokoren lehen taldea esku hutsik itzuli zen Lesakara egindako bidaiatik. Beti Gaztek partidako gol bakarra lehen zatiaren azken minutuetan sartu zuen eta emaitza horrekin amaitu zen partida (1-0). Bigarren zatian jokua eta gola egiteko aukerak oriotarrenak izan ziren, baina atezainaren aurrean ez zuten asmatu. Punturik gabe, baina, gutxienik taldeak itxura ona erakutsi zuen. Ea larunbatean, 17:00etan Orion Elgoibarren aurka, asmatzen duten.

Ohorezko jubenilek derbia zuten Zarautzen aurka eta partida golik gabe amaitu zen. Dena den, Ander Padillak entrenatzen duen taldeak lidertza mantentzen du. Erregional taldeak, bestalde, 0-1 galdu zuen Mutriku B-ren aurka.

Emakumeei dagokionez, berdinketarekin itzuli ziren etxera, Irungo Ventas zelaitik, bertako Landetxaren aurka. Aitor Arregiren taldeak azken unean lortu zuen berdinketaren gola, Itziar Irastorzak hain zuzen. Sailkapenaren erdikaldean jarraitzen dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emaitza hobea merezi arren, Orioko esku hutsik itzuli zen Lesakatik (1-0)