Borrar
Aurten jokatutako bi derbiak Oriokok eramaten ditu. ETXEBERRIA
Derbi oso lehiatu batean, hiru puntuak Oriokorentzat, 2-3 Keta Getariaren aurka

Orio

Derbi oso lehiatu batean, hiru puntuak Oriokorentzat, 2-3 Keta Getariaren aurka

Hurrengo erronka Zizurkilen izango dute getariarrek, eta etxean Hondarribiaren aurka oriotarrek

Martes, 11 de febrero 2025, 20:22

Azken hiru jardunaldietan partidarik galdu gabe zegoen Getariako Keta Babyauto futbol taldea, larunbatean Oriokorekin jokatzera Mendibeltzera joan zirenean. Etxeko talde bezala jokatzen zuen Ketak baina zale gehiago ziren noski bertakoak. Partidu orekatu eta zail baten ondoren, eta getariarrek merituak ere egin arren, hiru puntuak 'bisitarientzat' izan ziren, 2-3, eta horrenbestez hirugarren garaipena jarraian lortu zuten oriotarrek.

Lehen gola Harri Bruñok sartu zuen 20 minutuan eta lehen zatia amaitu aurretik Anartz Agotek partida ondo bideratuta utzi zuen oriotarrentzat bigarren golarekin. Keta Getaria ere asko jokatzen ari da eta bigarren zatiaren hasieran, David Pazek bi gol sartu eta norgehiagoka berdintzea lortu zuten getariarrek. Bigarren zatian sartu zen aurrelaria eta bizkor etorri ziren golak, 50 eta 54. minutuetan. Dena den, amaitu aurretik, 83 minutuan, Unai Garatek hirugarrena sartu zuen Oriokorentzat eta hiru puntuak eskuratzeko balio izan zien.

Honako hamaikakoa aurkeztu zuen Alguacilek: Mikel Arruti, Maikel Larrañaga, Paulo Eizagirre, Iker Agirre (85. min. Kepa Aranguren), Ekhi Arostegi (72. min. Aitor Aranguren), Iñigo Gurrutxaga, Jon Goikoetxea (69. min. Joakim Iparragirre), Ander Lazcano (45. min. David Paz), Jon Lopetegi, Aimar Arregi (79. min. Julen Albizu) eta Julen Esnal.

Joseba Agirrek, berriz, talde hau atera zuen zelaira: Iker Zabaleta, Anartz Agote, Unai Garate, Manex Dorronsoro, Harri Bruño (85. minutuan Jonatan Cuesta), Jon Barrenetxea, Daniel Carmona (62. min. Xanti Garmendia), Zaki Abdellaqui (62. minutuan Alex Emparanza), Jokin Camino, Mikel Asenjo eta Imanol Arruti.

Jendetza harmailetan

Aipatzekoa, harmailetan elkartu zen jendetza. Ez dira maila honetan hainbeste jende erakartzen duen partida asko izango eta maila handiago partidetan ere ez da hainbeste jende elkartzen.

Hirugarren garaipena errezkan Oriokorentzat, goiko postuei heltzeko balio duena. Hala ere, oraindik bidea luzea da eta buruan, hurrengo aurkaria bakarrik, Hondarribia, datorren larunbatean Mendibeltzen.

Keta, berriz, hirugarren berdinketa jarraian eskuratzeko atarian egon zen, azken biak Mariño eta Euskaldunarekin lortutakoak, baina ezin izan zuen lortu eta, honenbestez, bolada onari amaiera eman zioten getariarrak. Larunbatean Danenaren aurka jokatuko dute arratsaldeko 18:15ean Elbarrena futbol zelaian

Ohorezko jubenila ere ondo

Oriokoren gainerako taldeei dagokienez, ohorezko jubenilak ere garaipen garratzitsua lortu zuen, 0-3 Lesakan. Golak Paul Ostolaza, Urtzi Collado eta Jon Escuderok sartu zituzten, azken bi hauek deskontuan. Ondo bideratuta daramate Gari Aguadoren mutilek mailari eusteko helburua. Multzoko bigarren dira 9 punturekin, 4 partida jokatu eta hiru garaipenekin. Lehen jardunaldia bakarrik galdu dute orainartean, lider dagoen Amaikak Baten aurka (0-2).

Erregional mailako neskek ere hiru puntuak eskuratu zituzten, 2-1 Arizmendi Ikastolaren aurka. Lehen gola Amaia Adurizek egin zuen eta garaipenaren gola Itziar Irastorzak, honek ere deskontuan. Partida bakar baten falta fase hau amaitzeko, dagoeneko igoera faserako txartela lortua daukate.

Joseba del Olmoren Erregional mailako taldeak 1-1 berdindu zuen Lasarte-Orian, bertako Texasen aurka. Kadeteek galdu egin zuten, 1-2, Zizurkilgo Danenaren aurka. Hori bai, kadete neskek garaipen handia eskuratu zuten, 0-2 Zarautzen jokatutako derbian. Bigarren talde kadeteak 0-2 galdu zuen Texasekin.

Infantil handiak, bestalde, meritu handiko garaipena, 3-1 irabazita Real Unionei. Lehen infantilak ere hiru puntuak eskuratu zituen, 2-1 Anaitasunaren aurka eta, azkenik, infantil txikia 2-1 nagusitu zen La Salle Antiguokoren aurka.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Derbi oso lehiatu batean, hiru puntuak Oriokorentzat, 2-3 Keta Getariaren aurka