Borrar

Orio

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek Santa Zezilia eguna ospatuko dute

Arratsaldean kalejira egingo dute eta, ondoren, 18:30ean, Herriko Plazan kontzertua izango da

Antxon Etxeberria

ORIO.

Asteazkena, 19 azaroa 2025, 20:11

Comenta

Azaroaren 22a Santa Zezilia eguna da, musikarien zaindariaren eguna, eta ohikoa den moduan, Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ekitaldi berezia prestatu dute haien eguna ospatzeko. Hala, gaur goizean, 11:30ak aldera, Eguneko Zentrora joango dira eskolako ikasle eta irakasleak, eta egoiliarrei ekitaldi txiki bat eskainiko diete. Gainera, haiekin kantatzera animatuko dituzte.

Arratsaldean, bestetik, bi ekintza egingo dituzte ikasleek: 17:30ean hasita, eskolatik Herriko Plazarainoko bidea kalejiran egingo dute trikitilari eta panderojoleek, txistulariek eta dantzariek. Ondoren, plazan bertan kontzertua emango dute soka taldeak, bandek, dantzariek eta musikako ikasleek, 18:30ean hasita.

Ikasleak aritu dira ekitaldiak prestatzen, eta herritarrak animatu nahi dituzte saioez gozatzera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek Santa Zezilia eguna ospatuko dute