Borrar

Orio

Bizitzarako trebetasunak ikastaro praktikoa, gazteei zuzendurik

Bihar, asteazkena eskainiko da Treba programaren baitan, arratsaldeko 17:30ean hasita, Salatxo aretoan

A. E.

ORIO.

Astelehena, 3 azaroa 2025, 20:59

Comenta

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria departamentuko TREBA programaren bidez, bi ikastaro emango dira Orion azaroan, 17 eta 24 urte arteko gazteei zuzendutakoak biak: Bizitzarako trebetasunak saioa asteazken honetan, azaroaren 5ean, eta Lan-mundurako gaitasunak eta baliabideak, azaroaren 12an.

Bihar, Bizitzarako trebetasunak ikastaro praktikoa egingo da Salatxo aretoan, 17:30ean hasita. Saio honen helburua da gazteei tresnak eskaintzea garapen pertsonalari eta profesionalari lotutako bidean aurrera egin dezaten. Horretarako, autonomia pertsonala bilatzeko eta aberasteko baliabide praktikoak landuko dira, eta helduaroko erronkei aurre egiteko tresnak eskaini.

Saio praktikoa izango da, eta edukien azalpen orokorraren ondoren, gazteen parte-hartze aktiboa sustatuko da dinamika ezberdinen bidez. Powering Education elkartea arduratuko da saioa gidatzeaz, eta hiru orduko iraupena izango du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bizitzarako trebetasunak ikastaro praktikoa, gazteei zuzendurik