Orio
Bilera irekia: Antilla hondartzako eremuaren eraberritzeaA. E.
ORIO.
Asteazkena, 12 azaroa 2025, 20:47
Autopistako zubitik Antilla hondartzarainoko eremuak eraldaketa prozesu esanguratsua jasan du azken 20 urteetan. Bilakaera horren nondik norakoak eta datozen hiletarako aurreikusitako lanak herritarrei azaltzeko, bilera irekia egingo du Udalak gaur, osteguna, 19:00etan, kultur etxean. Gaian interesa duten herritar guztiei zuzendutako saio irekia izango da.
Hondartzako eremuak 16 hektarea ditu. Orain, eremu horren egungo egoera baloratu nahi du Udalak, eta hurrengo urratsak herritarrei azaldu, hala nola, kanpinean aurreikusitako lanak, hondartzako zerbitzuen hobekuntza eta ingurumenari lotutako egokitzapenak...