Orio
Azken unerarte saiatu arren, porrotaOriokok 2-3 galdu zuen larunbatean Mutrikuren aurka, bost golak azken 20 minututuan sartu zirelarik
Triste eta burumakur erretiratu ziren aldageletara Orioko taldeko jokalariak larunbat arratsaldean 2-3 galdu ondoren Mutrikuren aurka. Partidako bost golak azkenengo 20 minututan iritsi ziren, Orioko beti atzetik joan zelarik, 0-2 eta gero 1-3, baina partidako azken jokaldian berdinketa lortzeko aukera ere izan zuen. Oriokoren bi golak berdinak izan ziren, Alex Emparanzaren bi burukada ezker aldetik jarritako baloi ederrak aprobetxatuz.
Denboraldiko lehen porrota da etxean, baina lehenbaitlehen burua altxa eta datorren igandean, arratsaldeko 17:00etan, Lesakan, Beti Gazteren aurka izango duten norgehiagoka prestatzeko lanean jarri behar.
Orainartean Oriokok 6 partida jokatu eta hiru garaipen eta beste hiru porrot ditu, 9 punturekin sailkapeneko erdikaldean kokatuta dugularik.
Garaipen garrantzitsuak
Futbol taldeen errepasoarekin jarraituz, hiru garaipen garran-tzitsu goraipatu behar. Honela, gizonezko ohorezko jubenil mailako taldea 1-4 nagusitu zen Usurbilen eta sendo mantentzen da sailkapenaren goikaldean. Golak Paul Ostolazak (3) eta, Danel Manterolak sartu zituzten.
Emakumezkoen ohorezko erregional taldea ere bolada onean dabil, igande arratsaldean 3-0 nagusitu zelarik Urolaren aurka. Golak Jugatx Aduriz eta Uxue Zubielkirenak (2) izan ziren. Gaizki hasi zuten denboraldia bi porrotekin, baina, jarraian hiru garaipen lortu dituzte eta zazpigarren dira sailkapenean.
Eta errepasoa bukatzeko, aipatu kadete taldearen garaipena partida bikain baten ostean, 4-1 Real Sociedad C-ren aurka. Golak Gotzon Larrañaga, Julen Durandegui, Koldo Galdona eta Erik Larrañagak sartu zituzten. Garaipen honekin Ibai Azpiroz entrenatzaile duen taldeak sailkapeneko lehen postuan jartzen da 15 punturekin (jokatu dituzten 5 partidak irabazita), 24 gol alde eta 7 kontra dituelarik.
Eta bigarren, Reala, hiru puntu gutxiagorekin. Datorren asteburuan beste arerio gogor bat izango dute, Real Union, etxetik kanpo.