Orio
Azken hiru urteetan irabazitako 70 banderen bedeinkazioaDatorren abenduaren 8an egingo da, San Nikolas jaien barne, bazkari eta guzti
Antxon Etxeberria
ORIO.
Ostirala, 21 azaroa 2025, 20:20
Orio Arraunketa Elkarteak,San Nikolas jaien barne, abenduaren 8an, astelehenean, 70 bandera bedeinkatuko ditu, arraun elkarteak 2023, 2024 eta 2025 urteetan irabazitakoak.
Eguneko egitaraua eguerdiko 13:00etan hasiko da, Arraun Elkartetik ateraz, 70 banderekin. Ondoren, 13:15ean, banderen bedeinkazioa egingo da elizan; jarraian, 13:45ean, argazkia Orioko Plazan eta 14:30ean, bazkaria Karela kiroldegian, Alaitz Roteta, Gorka Valdes eta Hekthorfolk musikariekin.
Bazkaritako menuaren prezioa 35 eurokoa izango da helduentzat eta 15ekoa haurrentzat. Tiketak Kutixi eta Errustin eskuratu daitezke, abenduaren 2a, azken eguna.