Borrar
Miriam Garcia, Anuska Esnal, Aizpea Esnaola, Saioa Iraola, Ainara Munduate eta Lourdes Salsamendik aurkeztu zuten indarkeria adierazpenen aurka jarduteko lan-lerroa. ETXEBERRIA

Orio

Askotariko indarkeria adierazpenen aurka jarduteko lan-lerroa aurkeztu du Udalak

Berdintasunaren alorretik abiatuta, «harreman osasuntsuetan oinarritutako herria nahi dugu», nabarmendu zuten aurkezpenean

Antxon Etxeberria

orio.

Larunbata, 22 azaroa 2025, 21:05

Comenta

Orioko Udalak Berdintasunaren alorrean lan egiteko marko berri bat sortu du, indarkeria mota ezberdinei lotutako politikak lantzeko. Aurkezpen agerraldia Saregile Orioko Emakumeon* Etxean egin da aste honetan, eta bertan Anuska Esnal Orioko alkatea, Saioa Iraola Orioko Udaleko Berdintasun eta Hezkuntza teknikaria, Saregile Orioko Emakumeon Etxeko kudeatzaile diren Aizpea Esnaola, Miriam Garcia, eta Ainara Munduate eta Lourdes Salsamendi Orioko Udaleko zinegotziaren parte hartzearekin.

Esnalek adierazi duenez, azken urteetan, Orioko Udalak politikak sustatzen dihardu herriak berdintasunaren alorrean herriak bizi duen errealitatea eraldatzeko, herritarren bizi-baldintzak hobetzeko eta aukera-berdintasuna bermatzeko. Eta bide horretan, urrats esanguratsuak ematen ari da, lau ildo nagusiri lotuta: Berdintasunaren bidean emandako urratsen aurrean, eta azken puntu horretan zehaztutako indarkeriari lotuta, gizartean oldarraldi orokor bat ematen ari dela azaldu du Iraolak. Eta Orion ere izan dira azken hiletan hainbat eraso, Orioko mugimendu feministaren eta LGTBIQ+ kolektiboaren kontra, baita udal-ekipamentu den Saregile Emakumeon* Etxearen aurka ere, besteak beste. «Kezka horri erantzun bat emateko beharra sentitu du Udalak, harreman osasuntsuetan oinarritutako herria nahi dugula adierazteko, eta Bizitza askeak plazer markoa sortu du, elkarbizitza on baten aldeko herri-konpromisoa jomugan», azaldu du.

Indarkeria matxista, arrazista, homofobikoa, transfobikoa, erlijioari lotutakoa... identitate edo talde sozial batekiko diskriminazioak edo gorrotoak eragindako indarkeriak dira. Horien aurrean harreman eredu berriak eraikitzeko eta askotariko bizi-tzak onartzen eta errespetatzen dituen gizartea bultzatzeko sortu du markoa Udalak, eta herriko eragileei eta herritarrei dei egiten die norabide horretan, elkarrekin, jarduteko.

Modu askean bizitzeko aukera

Bizitza askeak plazer leloaren bidez, Orioko Udalak zera adierazi nahi du: herritarrek modu askean bizitzeko aukera izatea desio duela, elkarren zaintzan eta errespetuan oinarrituta. Plazer izan adierazpenak, hain justu, zentzu bikoitza du: bizitza askeak nahi ditugula adierazten du, batetik, eta plazera sentitzen dugunean aske garela bistaratu nahi du bestetik, gozamenaren zentzu zabalean.

Datorren astearte honetan, azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izango da. Bizi-tza Askeak Plazer lan-ildoaren baitan, Orioko Udalak herriko eragileei luzatzen die gonbita, eguneko aldarrikapenarekin bat egin dezaten. Horretarako, lemarekin egindako zapi edo banderolak jarri ditu eskuragai udal-eraikinetan, eta elkarteek aukera izango dute banderolekin argazkia egiteko eta sare sozialen bidez zabaltzeko, #BizitzaAskeakPlazer traolarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Askotariko indarkeria adierazpenen aurka jarduteko lan-lerroa aurkeztu du Udalak

Askotariko indarkeria adierazpenen aurka jarduteko lan-lerroa aurkeztu du Udalak