Orio
106 urteko frontoiari behin betiko agurraOrioko frontoi zaharrari azken agurra eman zioten larunbateko ekitaldian
Orioko frontoi zaharrari azken agurra eman zioten larunbat iluntzean ospatuako ekitaldian. Ez da erraza 106 urteko pilotaleku baten bizitza laburtzea. Herritar asko eta asko pasa dira urte guzti hauetan bertatik, Oriok bere pilotariak ere eman ditu, profesionalak izan direnak badira zenbaitzuk eta ekitaldira hurbildu ziren.
Gaur egun Ospele pilota elkarteko bolondresak dabiltza haur eta gaztetxoekin lanean, pilotak Orion bizirauteko ezinbestekoak eta horretarako frontoi berri bat ere beharrezkoa. Urrian zehar eraitsiko den frontoia 1919. urtean eraiki zuten.
Orain, frontoia bota eta inguruan etxebizitza berriak eta lokal komertzialak eraikiko dira eta frontoi berria ere, txikiagoa, Anuska Esnal alkateak ekitaldian esan zuenez. Jon Agirresarobe 'Torrotxok' gidatutako ekitaldian frontoiarekin lotura zuzena izan duten zenbait herritarrek haien sentipenak azaldu zituzten.