Borrar
Iazko auto erakusketa. ARDATZ MOTORSPORT

Costa Urola

II. Motor Asteburua antolatu dute datozen bi egunetan Errezilen

Triki-poteoa eta pintxoak dituzte gaur eta bihar, larunbatez, erakusketa, argazki rallya, lokatzez blai edo afaria egingo dituzte, besteak beste

Eli Aizpuru

Errezil.

Osteguna, 23 urria 2025, 20:17

Comenta

Autozaleek hitzordu garrantzitsua dute asteburu honetan Errezilen. Izan ere, Ardatz Motorsport elkarteak II. Motor Asteburua antolatu du, adin guztietako herritarrei zuzendutako jarduerekin. Elkarteak berak azaltzen duen bezala 'Motor mundua gure ardatz' du leloa eta horrek, motor munduak, hartuko du protagonismoa herrian egunotan. Egitarau oparoa antolatu dute horretarako. Atzo esaterako hitzaldia eskaini zuten San Martin herri eskolan 'Bizi zaitez bizi' izenburupean, errepidean dauden arriskuez umetatik kontzientzia sortzeko helburuarekin.

Gaur, ostirala eta larunbata bitartean osatuko dute programazioa. Honela, gaur, urriak 24, triki poteoa izango dute herriko elkarteetan eta tabernan, Erkizi eta Azkonita trikitilariek girotuta. 19:30ean izango da.

Ondoren, 21:00etan, pintxo afaria prestatu dute. frontoian. «Pintxo goxoez eta nahi adina sagardoz gozatzeko aukera izango da», esan dute antolatzaileek.

Egunean bertan erosi ahal izango dira sarrerak. Helduek 15 euro ordaindu beharko dute eta haurrek (12 urtera arte), 8 euro.

Larunbatean, egun handia

Bihar, larunbata, egun handia izango dute. Goizeko 10:00etan, auto erakusketa izango da, Goiko Plazan, «garai bateko autoen xarma eta automobilgintzaren bilakaera batuko dira».

Goizeko 11:00etan, Urolan barrena, Klik Rallya egingo da. Bertan, auto bereziekin ibilbide bat prestatu dute eta parte-hartzaileek -kilometro gutxien eginez- aurrez adierazietako sei puntu desberdinetan argazkiak atera beharko dituzte. Inskripzioa egunean bertan egin daiteke.

Ordu berean, Mini GP saioa izango dute eskolako jolastokian, «haur eta gaztetxoak ere festaren parte» izan daitezen.

Eguerdian, 14:30etik aurrera, Agirretxe rally taldearen eskutik, Lokatzez Blai erakustaldia eta txapelketa egingo diztute industrialdean. Gero, 18: 30ean, sari banaketei ekingo diete eta bai Klik Rallyan edo Lokatzez Blai txapelketen irabazleak sarituko dituzte.

Festa borobiltzeko, Rally afaria izango dute Letea jatetxean. «Eguneko emozioak partekatzeko une ezin hobea izango da», diote. Azken momentura arte txartela hartu ez dutenek, Letea jatetxean bertan izango dute horretarako aukera, 33 euroren trukean.

Amaitzeko, 23:00etatik aurrera, Gabezin taldearen kontzertua izango da frontoian eta Remenber musika ere , goizaldera arte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco II. Motor Asteburua antolatu dute datozen bi egunetan Errezilen

II. Motor Asteburua antolatu dute datozen bi egunetan Errezilen