Borrar

Costa Urola

Lurraldebuseko zerbitzu bereziak izango dira gauean Errezil eta Azpeitia bitartean

S. U.

errezil.

Osteguna, 6 azaroa 2025, 20:34

Comenta

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu gaur gauean Errezil eta Azpeitia artean, sanmartinetara joateko. Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, goizaldean bi zerbitzu berezi izango dira, goizaldeko 02:00etan eta 04:30ean Errezildik aterako direnak, eta 02:15ean eta 04:45ean iritsiko dira Azpeitira.

«Herritarrek eguneroko joan-etorrietan garraio publikoaren aldeko apustua egitea nahi dugu, baita aisialdiaz gozatzeko ere; izan ere, garraio jasangarria eta erosoa izateaz gain, seguruena ere bada. Horregatik, beste udalerri batzuekin egiten ari garen bezala, Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditugu martxan, hala nahi duten pertsona guztiek, autoa duten ala ez alde batera utzita, festa hauetaz gozatzeko aukera izan dezaten. Horrelako aisialdietan garraio publikoa indartzea erabilera sustatzeko modu bikaina da, eta, beraz, ohitura jasangarriagoak ezartzea herritarren artean, batez ere gazteen artean, baita itzulera segurua ziurtatzea ere», adierazi du Azahara Dominguez diputatuak, eta azpimarratu du garrantzitsua dela «udalerri txikiek kalitatezko garraio publikoko zerbitzua izatea, desberdintasunak murriztea eta biztanleen bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetzen baitu». Domínguezek zehaztu duenez, ordutegiak Lurraldebusen webgunean edo erabiltzaileari arreta emateko 900 300 340 telefono-zenbakian kon-tsultatu ahal izango dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lurraldebuseko zerbitzu bereziak izango dira gauean Errezil eta Azpeitia bitartean