Costa Urola
Haurrei zuzendutako arnasketa tailerra izango da gaur eta hilaren 11nAizarnazabalgo Udalak Spiningeko lau bizikleta zozketatuko ditu herritarren artean
Sara Utrera
AIZARNAZABAL.
Asteazkena, 3 abendua 2025, 20:27
Haurrei zuzendutako 'Arnasketaren indarra' tailerra antolatu dute. Arnasketaren eragina eta onurak modu eraginkorrean landuko dira saioan. Tailerraren egunak gaur eta hilaren 11n izango dira, biak arratsaldeko 17:30ean, Lauburuko bigarren solairuan. Izena emateko deitu 670 54 90 31 (Aloña) zenbakira.
Udalak Spiningeko lau bizikleta zozketatuko ditu herritarren artean. Bizikleta horiek erretiratuta egon dira, mantentze-lanak egin behar zaizkie, baina erabilgarriak dira.
Bizikletak lortzeko baldintza hauek bete behar dira: familiako pertsona batek bakarrik eman dezake izena, abenduaren 15era bitartean. Zozketa abenduaren 19an egingo dela iragarri dute.
Musika eskolaren zozketa
Santa Zezilia egunean, Musikarien zaindariaren egunean, Alaitsu dantza eta musika eskolak otar bat zozkatu zuen; zenbaki saritua 3.448 izan da eta ordezkoa, berriz, 8.796.