Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Iturzaetako ordezkariak Larraine eskolakoekin. ITURZAETA

Getaria

Zuberoako Larraine Eskola ezagutzera joan dira Iturzaetatik

Bi ordezkari bertan izan dira ikastetxeen arteko lotura berriak eraikitzen

Larunbata, 24 otsaila 2024, 20:29

Comenta

Getariako Iturzaeta Herri Eskolako bi ordezkari Zuberoako Larraine herriko Eskolan izan dira bisitan. Larraineko udaletxean egin dute hitzordua, eta bertan ezagutu dituzte Philippine eskolako zuzendari eta irakaslea, Xuban alkateordea eta Mixel Etxekopar musikaria.

Philippine da Larraineko Eskolako 17 ikasleen irakasle bakarra. Haur Hezkuntzako 8 haur eta Lehen Hezkuntzako 9 ditu bere kargu, 3 urtetik 11 urtera artekoak. Eskolako egunerokoaz, lan egiteko moduaz eta inguruneaz hitz egin dute bisitaldian. Euskararen herrian, hurbil egonagatik ere bizi ditugun errealitate hain ezberdinak kontatu dizkiote elkarri. Eta batzen gaituena, euskara, kultura, herria, hezkuntza, banatzen gaituena baino askoz handiagoa dela ikusi dute. Eta elkarlanean aritzeko bidea adostu dute.

Larraineko haurrekin bideoak eta podcastak elkar trukatuko dituzte Iturzaetako LH3-ko 22 ikasleek. Ekainera bitartean hasiera emango dioten harremanari datorren urtean jarraipena emateko gogoa azaldu dute bi Eskolek, eta bidean elkar ezagutzeko modua ere egiteko ilusioz itzuli dira Iturzaeta Herri Eskolako bi ordezkariak. Ederra litzateke!

Bihurgunez betetako bidaia luzea egin zuten arren, mendiz inguratutako ingurune zoragarrian etxeko ateak ireki eta beso zabalik hartu zituzten zuberotarrek. Elkar ezagutze eta hurbiltze honi bide oparoa opa diote zinez!

Gaur plaieroak

Zarauzko Hondartzako Futbol Txapelketan Getariako senior mailako bi taldeek partidak jokatuko dituzte gaur goizean. 10:00etan hasiko da txapelketako 9. jardunaldia partida hauekin; 2. zelaian Mayflower - Euskalduna Taberna (neskak) eta 7an Balearri/Astillero - Asti Pinturak (mutilak).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zuberoako Larraine Eskola ezagutzera joan dira Iturzaetatik

Zuberoako Larraine Eskola ezagutzera joan dira Iturzaetatik