Borrar
Emakumeak Getarian egindako ekarpena aztertu nahi da. AMAXKAR

Getaria

Udalak Getariako Emakumeen Memoria Historikoa berreskuratzeko ikerketarako beka deialdia atera du

4.000 euro bideratu ditu guztira, eta astelehenean hasi eta martxoaren amaierara bitartera mantenduko da zabalik deialdia

Ostirala, 21 otsaila 2025, 19:53

Comenta

Getariako emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko ikerketa beka sortu du Udalak. Informazioa atzo argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) eta helburua da Getariako emakumeek historian zehar herriari egindako ekarpenak jasotzea, ondoren plazaratzeko.

Getariako Udalak Berdintasun Planaren baitan 2023an argitaratu zuen lehen aldiz beka. Hutsik geratu zen eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin hainbat harreman eginda berriz ere deialdia egitea erabaki du.

Getariako Udalarentzat herriko emakumeek historian zehar, eta esparru ezberdinetan, herriari egindako ekarpena ezagutaraztea ezinbestekoa da, zor historiko bat bailitzan.

Iraganean herriko emakumeek bizitza sozialean, lanean, arlo ekonomikoan, politikoan edota kulturalean jokatu duten papera ezagutu behar da gaur egungo gure Getaria ulertzeko eta etorkizuneko herria eraikitzen jarraitzeko.

Hori dela-eta, Getariako Udalak, ikerketa baliatuz, emakumeen ekarpena zer nolakoa izan den jasotzen hasi nahi du, ordura arte kontatu gabeko historia argitara eman, emakumeei zor zaien aitortza egin ahal izateko.

Deialdian emango den dirulaguntza 4.000 eurokoa izango da. Irekita egongo da datorren astelehenetik, hilaren 24tik, martxoaren 31ra bitartean.

Dirulaguntzak

Bestalde, gizarte mailako bazterkeria edota behar larriko egoerak leuntzeko herritarrei eta familiei zuzendutako 2025ko dirulaguntzak atera ditu Udalak. 10.000 euroko diru partida da, eta dirulaguntzak bazterketa pertsonala eta soziala arintzea du helburu, eta baliabide pertsonal, sozial edo ekonomiko nahikorik ez duten herritarren gizarteratzea erraztea. Getarian bizi diren pertsonak eta familiak izango dira onuradunak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalak Getariako Emakumeen Memoria Historikoa berreskuratzeko ikerketarako beka deialdia atera du

Udalak Getariako Emakumeen Memoria Historikoa berreskuratzeko ikerketarako beka deialdia atera du