Getaria
'The Fairy Queen' Kursaalen ikustera joateko autobus zerbitzuaHip-hopa eta dantza garaikideko emanaldira joateko doako zerbitzua jarri dute Getariatik azaroaren 19an
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Astelehena, 10 azaroa 2025, 20:35
Kursaal Eskura egitasmoaren baitan, Kursaal Eszenak 'The Fairy Queen', hip-hop eta dantza garaikideko emanaldira joateko doako autobus zerbitzua jarri dute Getariatik.
Azaroaren 19an, astezkena, izango da 19:30ean Donostian. Getariatik autobusean joan nahi dutenek aurrez egin beharko dute erreserba 943 14 09 57 telefono zenbakira deituta edo infoturismo@getaria.eus helbidera idatzita.
Erreserbak azaroaren 14ra arte egin ahalko dira, eta autobusa 18:20ean aterako da autobus geltokitik. Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera kursaal.eus eta ondoren autobuseko tokia erreserbatu behar dute.
Kursaal Auditorioan 'The Fairy Queen' saioa eskainiko dute (Zuzeneko musika eta dantza ikuskizuna). Les Arts Florisants, orkestra eta Compagnie Käfig, dantza taldeak Paul Agnew du zuzendaria eta Mourad Merzouki da bestalde, koreografia eta eszena zuzendaria.