Getaria
Santa Maria itsasontzia bisitatzeko aukera gaurtik iganderaJ.M. ZUBIAURRE
getaria.
Asteartea, 21 urria 2025, 20:33
Santa Maria itsason-tzia Getarian dago eta gaurtik igandera bitartean bisitatu ahal izango da. Donostian hainbat egunez egon ostean, ontzi ospetsuaren erreplikak gurean egingo du geldialdia, Europan egiten ari den biraren baitan. Gaur 12:30etik 19:00 etara egin ahalk odira bisitak; bihar 13:00etatik 19:00 etara; ostiralean 10:00etatik 11:30era eta 14:00etatik 19:00etara; eta asteburuan 10:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Sarrerak ontzian bertan edo tickets.naosantamaria.org helbidean eros daitezke. Helduek 7 euro; haurrek (5-10 urte) 4 eta familiek (2 heldu eta hiru haur arte) 18 euro. 5 urtetik beherakoentzat doan.