Getaria
San Anton mendiaren magia ezagutzeko egitasmo sorta jarri du martxan UdalakMendian eta inguruan panel didaktikoak jarri dituzte bertako biodibertsibitatea ezagutarazteko
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Larunbata, 11 urria 2025, 20:44
Arkamurka Natura Elkartea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide den Joxepo Terresek azken urteetan San Anton mendiaren inguruan egindako lanak emandako fruituak herritarrei zabaltzeko asmoz, hainbat egitasmo jarriko dira martxan datozen egunotan. Izan ere, Bizkaiko golkoan toki gutxik gordetzen dute San Anton mendiak adina magia.
Aste honetan, San Anton mendian eta inguruko hainbat toki estrategikotan, panel didaktikoak jarri dira gune honetako biodibertsitatea ezagutarazteko.
Bi ekimen datorren astean
Bestalde, urriaren 15ean asteazkena, arratsaldeko 18:30ean, solasaldia izango da 'San Anton Bio Monton' izenburupean Iturzaetako aretoan. Bertan Joxepo Teres berak, urte hauetan zehar egindako lanaren emaitzak aurkeztuko ditu.
Urriak 19an, berriz, irteera antolatu da ingurune natural honen magia bertatik bertara Teresen eskutik zuzenean deskubritzeko. Hitzordua 10:00etan izango da, herriko plazan.