Borrar
Joxepo Teres San Anton mendian igande goizeko irteeran. AMAXKAR

Getaria

'San Anton Bio Monton' saioak emango dio amaiera gaur Getariako Mendi Asteari

Astebete atzeratu zen gaurko saioa joan den astean Palestinaren aldeko ekitaldiarekin bat egiten zuelako

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Asteartea, 21 urria 2025, 20:33

Comenta

Mendi Astea joan den asteazkenean hastekoa zen Getarian eta lehen ekimena solasaldi bat zen 'San Anton Bio Monton' izenburupean Iturzaetako Aretoan.

Gernika Palestinak burrunbada deitu zuen udaletxe aurretan ordurako, bi ekimenak bata bestearen gainean izanik, Joxepo Teresen ikus-entzunekoa eta ondorengo solasaldia bertan behera uztea erabaki zuten.

Arkamurka Natura Elkartea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide Joxepo Terresek azken urteetan San Anton mendiaren inguruan egindako lanak emandako fruituak herritarrei zabaltzeko asmoz, hainbat ekimen prestatu ziren Mendi Astearen barne. Izan ere, Bizkaiko golkoan toki gutxik gordetzen dute San Anton mendiak adina magia.

Joan den igande goizean, San Anton mendira irteera gidatua egin zen, bertako biodibertsitatea ezagutzeko. Txangoa, inguruko landareak eta flora mikologikoa azterketan zentratu zen arren, gainontzeko bizidun taldeak ezagutzeko aukera ere izan zuten bertaratu ziren herritarrak (hegaztiak...).

Ibilbidearen baitan, jarri berri diren 4 panel informatiboetan geldiuneak egingo zituen Teresek. Panel hauetan, harralde inguruko faunaren argazkiak eta informazioa dago ikusgai, baita QR bidez bideratutako bideo eta beste hainbat ikus material.

Gaur arratsaldeko 18:30ean Iturzaeta Aretoan egingo da 'San Anton Bio Monton' Joxepo Teresen ikus-entzunekoa eta ondorengo solasaldia. Herritarrakl gonbidatuak daude. Ikusi zen igandeko partaidetzaren aurrean ikusmina sortu duela gaiak eta gaurkoan Teresekin solasean egoteko aukera izango dute getariarrak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'San Anton Bio Monton' saioak emango dio amaiera gaur Getariako Mendi Asteari

'San Anton Bio Monton' saioak emango dio amaiera gaur Getariako Mendi Asteari