Getaria
Salbatore inguruan egiten diren pilota txapelketak amaierara heltzen hasi diraGaur arratsaldeko 19:00etan kadete mailako norgehiagoka
J.M. ZUBIAURRE
GETARIA.
Osteguna, 24 uztaila 2025, 22:03
Aurrera doaz Gure Txeru elkarteko pilota atalak udan antolatzen dituen txapelketa ezberdinak. Aste honetan emaitza hauek izan ditugu;
VIII. Emakumezkoen Salbatore Txapelketak finalerdiak jarri zituen jokoan astelehenean emaitza honekin, Sorondo eta Rey 20 eta Legarreta eta Galardi 22.
XXVII. Salbatore Txapelketan astelehenean beste emaitza hauek izan ziren; Kadete mailan, Etxaniz / Alberdi 22 eta Rekalde / Oreja 17. Jubenilmailan, Izagirre / Ormaetxea 22 eta Perurena / Karrera 15. Azkenik 23 urtez azpikoen mailan, Aranbarri / Albeniz 22 eta Martikorena / Murillo 12.
Gaur 19:00etan kadete mailako kanporaketa, J.Landa/Santesteban eta García/Larra.