Getaria
Pintura Egunak basoa izan du sormen abiapuntua igandeanAstelehena, 17 azaroa 2025, 20:03
Tonpe Guraso Elkartea eta Lagunak antolatutako Pintura Eguna igande goizean ospatu zen herriko haur ugariren partaidetzarekin. Eguzkia lagun izan zuten eta gune ezberdinetan banatuta, 'basoa' izan zuten sormen ardatza, horrela haurrak naturatik jasotako materialekin eta pigmentuekin egin zuten lan. Adin tarte ezberdinetara egokitutako postuetan banatu zituzten pinaburu lehorrak, ezkurrak, egur zatiak eta bestelako elementuak, baita pinturak ere.