Getaria
Parte-hartze prozesua zabaldu du Udalak aurrekontuak osatzeko2026ko aurrekontuak prestatzen hasiak dira eta herritarren laguntza eskatzen dute edonork bere proposamena egin dezan
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Larunbata, 4 urria 2025, 20:59
Getaria hobetzeko bidean, Getariako Udalak herritarrekin elkarlanean egin nahi duen parte-hartze prozesua zabaldi du aurtengo udazkenean ere. Aurrez egin izan den moduan, getariarren ideiak, proposamenak eta beharrizanen berri izatea da helburua. Horretarako, 2026ko aurrekontuak prestatzen ari diren honetan, herritarren ekarpenak jaso nahi ditu Udalak.
Udal webean (www.getaria.eus) honela azaldu du bere proposamena; «Jarraian bete ahal izango duzun galdetegiaren bitartez nahi beste ekarpen egin ahal izango dituzu, herriaren interesekoak diren hainbat alorren inguruan. Parte hartzea paperean egin nahi izanez gero, gerturatu Udal bulegoetara. Galdetegia urriaren 1etik 12ra bitartean egongo da zabalik, biak barne. Eskerrik asko aldez aurretik amesten dugun Getaria eraikitzen laguntzeagatik!».