Getaria
Ondarearen Europako Jardunaldiek Balenciaga Museoan ekimenak dakartzateMuseoak bi bisita proposatzen ditu, urriaren 21an 'Ondare-bisita' eta urriaren 22an 'Bisita dantzatua
'Ondarea bizirik! Patrimonio vivo', Ondarearen Europako Jardunaldiek ondarea bizirik mantentzeko moduak aztertzera gonbidatzen gaituzte. Europako Kontseiluaren ekimena dira, Europako Batzordearen babesarekin eta, funtsean, herritarren eta bere ondarearen artean lotura bat finkatzeko asmoz burutzen dira.
Testuinguru honetan, Cristobal Balenciaga Museoak bi bisita proposatzen ditu obra bat bertan gordailatzen denean aplikatzen den prozedura, bildumak kontserbatzeko eta erakusteko irizpideak, eta, ondare biziari eusten jarraitzeko egiten diren lanak ezagutzeko, eta, era berean, ondareak sormenaren ikuspegitik duen ahalmena agerian jartzeko bidaia dantzatua ere.
Ondare-Bisita
Behin tailerren eta aretoen jarduera amaituta, Cristóbal Balenciagaren sortze lanek janzkera gisa definizioz duten balio material eta sinbolikoa gainditzen hasten dira, jarraian ondare bihurtzeko. Obra bat Museoan gordailatzen denean aplikatzen den prozedura, bildumak kontserbatzeko eta erakusteko irizpideak, eta, ondare biziari eusten jarraitzeko egiten diren lanak ezagutu ahalko dira bisitaldi honek eskaintzen duen aukera paregabeari esker.
Larunbata, urriaren 21ean, goizeko 10:30ean izango da bisita hau. Gaztelaniaz izango da eta doan. Plaza mugatuak dira. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Plazak izen emate-hurrenkeraren arabera esleituko dira. Informazioa eta erreserbak: info@cristobalbalenciagamuseoa.com eta telefonoa 943 00 88 40.
Bisitaldi dantzatua
Bisitaldi honen esperientziak diziplina artistiko desberdinen arteko erlazioa du ezaugarri; izan ere, bildumako pieza estatikoen eta dantzaren arteko elkarrizketak Cristóbal Balenciagaren eta haren obraren dimentsio berriak ezagutzea ahalbidetzen baitu. Bi dantzarik bisitariei lagunduko diete dantza-bidaia batean, museoa mugimendu bidez habitatzeko eta berton gordailaturik dagoen ondareak sormenaren ikuspegitik duen ahalmena agerian jartzeko. DAB Konpainiaren parte-hartzearekin.
Igandea, urriaren 22an egingo da, eguerdiko 12:00etan. Gaztelaniaz egingo dute eta doan izango da. Bisitaldi honek ere laza mugatuak ditu. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Plazak izen emate-hurrenkeraren arabera esleituko dira. Informazioa eta erreserbak: info@cristobalbalenciagamuseoa.com eta telefonoa 943 00 88 40.
Urriko zubia
Gaurtik igandera, Museoak egunero irekiko ditu ateak, eta irekiera ordutegia 11:00etatik 19:00etara izango da. Momentuko erakusketak era librean bisitatzeko aukeraz gain, Museoak plaza mugatuko bisita gidatuak antolatu ditu egunero 11:00etan eta 17:00etan (gaztelaniaz) eta 13:00etan (euskaraz). Bisita hauetan sarrera bat dagokion gehigarriarekin eskuratzen duten pertsonek har dezakete parte.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.